2011-01-13

Webquest-a

Webquest bat zer den ondo ulertzeko bere esanahia interneten bilatu dut eta oso interesgarria iruditu zait weborrialde batean, jarraian azaltzen dudan informazioa aurkitu dut. Webquest-ak irakasleek aurretik aukeratutako baliabideekin egindako ikasteko jarduerak dira eta interneten aurki ditzakegu. Ikasleak bertan sartzen dira eta hantxe dagoen informazioa hautatu eta analizatzen dute, ikasleak proposatutako gaia hobeto ulertzeko eta gehiago ikasteko ostean egin behar duten lana edota jarduera batzuk aurrera eramateko. Webquest hauen helburu bat ikasleek egin behar duten lana edota jarduerak burutzeko denbora ondo aprobetxatzea izango da. Jomuga hau lortzeko, lehenengo zikloetan irakasleek interneten informazioa lortzeko lekuak eskainiko dituzte. Goiko zikloetan, berriz, informazioa aurkitzeko oinarrizko lekuak soilik eskainiko dituzte geroago ikasleek antzekoak diren beste batzuk bilatuko dituzte oinarrizkoak osatzeko. Hasiera batean Bernie Dodge hedatu zituen webquest-ak irakasleek gero eta gehiago erabiltzen dituzte. Webquest- ak funtsezko atalez osatuta daude:sarrera, zeregina,prozesua,baliabideak eta ondorioak. Webquest baten atal garrantzitsuena zeregina da, bere eginkizuna ikasleari interesatzea eta jardueraren garapenean arreta mantentzea delako. Horrela, lantzen ari diren gaiari buruzko duten ulermena handituko dute.




No hay comentarios: